PIERCIN-ak eta TATUAJEAK
Piercin-aren eta Tatuajearen kontuak interes handia sortzen du, izan ere, jende askok daramatza Piercin-ak eta Tatuajeak. Helduen ustez (gurasoak) tontakeria bat dela esaten dute, baina gazteen iritzia zein izango ote da? Piercin-aren eta Tatuajearen kontuarekin jarraitzeko, lehendabizi puntu hauek izan behar dira kontuan: Tatuajeak: 1- 18urte baino gehiago eduki behar direla. 2- Gurasoen baimenik gabe ezin dela egin. 3- Permanenteak direla, hau da; Ezin dela kendu. Piercin-ak: 1- 18 urte baino gehiago eduki behar duzula. 2- Gurasoen baimena euduki gabe ezin dela egin.
Izan ere, Tatuaje bat egitea edo Piercin bat egitea, asko ateratzen zaizu. Adibidez, gauza txiki bat nahi baduzu, 20€ inguru kostatzen zaizu eta are handiagoa izan, gero eta prezio handiagoa edukiko du. Lehen esan dudan bezala, helduei/gurasoei tontakeria bat iruditzen zaie, itsusia geratzen delako edo baita ere, betirako denez, ez zaie gustatzen. Era berean, Piercin-ak kalte gutxiago egiten dio azalari, zulotxo txiki bat besterik ez delako (segun eta ze Piercin egiten duzun).
Aurreko guztia laburbilduz, esan nahi dut, Piercin-ak eta Tatuajeak egitea interesa pizten zaidala, baina aldi berean, dirua alferrik gastatzea iruditzen zait. Gurasoentzako berriz orteroa izaten da gauza horiek eramatea azalean.
Aitana Vallejo
NIRE AMONA
1933ko apirilaren 23an jaio zen Zarautzen. Gaztea zenean, bere txikitako lagunak ateratzeko eskatu zion. Ikasketak bukatu ostean, bere mutil lagunak taberna bat ireki zuen. Nire amonak lagundu egin nahi zion baina berak beste denda bat nahi zuen ireki, eta lortu egin zuen. Denbora pasa ostean, denda itxi egin zuen diru falta zela eta. Bere mutil lagunarengana joan zen laguntzera tabernan, eta denboratxo bat egon ziren. Urteak pasa direla eta, bere mutil lagunak ezkontzeko eskatu zion eta 1959ko maiatzaren 23an ezkondu ziren. Urte bat geroago, beraien lehenengo semea jaio zen, Jon. Guztira, 2 mutil eta neska bat dira (neska nire ama). Amonari gertaera barregarriak gertatu zaizkio, baina nik 2 kontatuko ditut:
1- Beren denboretan, gerrak izan ziren. Eta diktadore batek agintzen zuen, Franco. Espainian elikagaiak, medizinak eta abar falta ziren. Orduan, Frantziatik ekarri behar izaten zuten behar zuten guztia. Frantziatik bueltan, Espainiara pasatzeko, guardiazibilak egoten ziren. Garai hartan ezin zenez gauzak transaldatu, bere kotxean/furgonetan ezkutatu beharra zuten. Harrapatzen bazioten, zigortua izango zen.
2- Ezkondu eta gero, besteek bezala, bidai bat egin zuten, Tailandiara. Egun batean, jendea elefanteetara igotzen ikusi zuten eta beraiek ere nahi izan zuten. Aitona, erraz igo zen elefantera baina amonak zailtasun txiki batzuk eduki zuen. Kolonia bote erdia botatzen zenez, elefanterai ez zitzaion usaina gustatu eta zutik jarri zen. Beraiei gidatzen zien mutilak, hasieran abisatu zuen elefantea zutik jartzen zenean dantza egiten zuela, ikuskizunerako entrenatuta zeudelako. Amona eta aitona, barrezka hasi ziren. Elefantean igotzea lortu zuenean, aintzira eder batera iritsi ziren, lokatzezkoa. Mutilak, esan zuen ona zela azalarentzako lokatza, eta aiton-amonak sartu egin ziren.
Urteak pasa eta pasa…2001eko martxoaren 28an, aitona hil zen. Amona, denbora pasa ahala, oso gaizki jarri zen eta oraindela gutxi, 2016ko ekainaren 14ean hil da.
EUSKALKIAK
EUSKAL HERRIA ( 2006ko datuen arrabera)
Euskal Herria 7 lurraldeetan banatuta dago; Araba, BIzkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoa.
Horietatik handiena Nafarroa Garaia da, 600000 biztanle ingururekin, baina ez da biztanle gehien dituen lurraldea, baizik eta Bizkaia.
Biztanleria ez dago modu orekatu batean banatuta, Bizkaian gehiago bizi dira Nafarroa Garaian baino. Adibidez, biztanleria gutxien duena Zuberoa da 15000 biztanle ingururekin, Nafarroa garaiak 57,6-ko dentsitatea dauka, 10,421km2-rekin eta %20-ko biztanleria du. Bere hiriburua Iruñea da.
Udalerri kopurua ez dator bat biztanle kopuruarekin. Lurralde guztiak desorekatuak daude.
Zarautz
22.915 biztanle zituen 2015. urtean. Eta turistekin batera gehigo hazi da. Bertan dagoen hondartza, 2,8km ditu, eta Zarautz osoak, 14,5.
Horietatik handiena Nafarroa Garaia da, 600000 biztanle ingururekin, baina ez da biztanle gehien dituen lurraldea, baizik eta Bizkaia.
Biztanleria ez dago modu orekatu batean banatuta, Bizkaian gehiago bizi dira Nafarroa Garaian baino. Adibidez, biztanleria gutxien duena Zuberoa da 15000 biztanle ingururekin, Nafarroa garaiak 57,6-ko dentsitatea dauka, 10,421km2-rekin eta %20-ko biztanleria du. Bere hiriburua Iruñea da.
Udalerri kopurua ez dator bat biztanle kopuruarekin. Lurralde guztiak desorekatuak daude.
Zarautz
22.915 biztanle zituen 2015. urtean. Eta turistekin batera gehigo hazi da. Bertan dagoen hondartza, 2,8km ditu, eta Zarautz osoak, 14,5.
ELKARRIZKETA
GURE ERAZe toki gustatuko zitzaizun bisitatzea Espainatik? Gehien gustauko zitzaidan tokia bisitatzia, Sevilla da. Zeba? Alde batetik, azentua guaya dalako ta bestetik, katedralak handiak, originalak eta zaharrak dialako ta dagoen plaza, handia ta polita dalako. Ta Espainatik kanpo, ze toki gustatuko zitzaizun bisitatzea? Mexiko gustauko zitzaiten bisitatzia. Zeba? Azentua oso guaya iruitzen zaitelako ebai eta hango hiria asko gustatzen zaitelako. |
EUSKARA BATUAP: Zer toki gustatuko litzaizuke bisitatzea Espainatik? A: Gehien gustatuko zitzaidan tokia bisitatzea, Sevilla da. P: Zergatik? A: Alde batetik, beraien azentua barregarria delako eta bestetik, katedralak handiak, originalak eta zaharrak direlako eta dagoen plaza, handia eta polita delako. P: Eta Espainatik kanpo, ze toki gustatuko litzaizuke bisitatzea? A: Mexiko gustatuko litzaidake bisitatzea. P: Zergatik? A: Azentoa oso erakargarria iruditzen zaidalako eta hango hiria asko gustatzen zaidalako. |